XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ascorentzat edari-lecuac dirade osoro pozointsuac, nun franco dira icusten ordituac, ala edariz, nola griña liquits onetzaz.

Gaitz nazcagarri onetara etziña dagoanac berriz, nun nai azaltzen du bere galguiroa, ala echean, nola auzoan; ala plazan, nola carrican; ala basoan, nola celayetan; ala lurrac layatzean, nola artoa ereitean, edo sartzean.

Eta ¿cer da cembat lecutaco arto churitzetan guertatzen dana?.

Churiqueta bitartean, deabruaren gogo gucizco errosario beltza errezatu-ondoan, bucatzea ben bearquintza asco comedianteac ben comedie becela; ¿nola? dantzazco eta ezcontzazco muguimentuquin: eta au gucia guraso zabar eta gaiztoen aurrean.

Biciera au, edoceñec ezagutu lezaquen becela, da desonestidade osocoa, animeco eta gorputzeco garbitasun jaungoicozcoric, iñun azaltzen ezduna: da beragatic cristau loiquerizcoen bicitza.

Bacoitzac bere estaduari dagoquin eran, garbitasuna gordetzeco erremedio egoquia, Sales-co Francisco sainduac ematen digu, dagoana castidadeco bildurrean, edo garbitasunen bildurtia izatea.